Joan den larunbatean egindako batzarrean onartu zuen Zumaiako Gure Esku Dagok galdeketarekin aurrera egitea. Datorren larunbatean, martxoaren 19an, bilera irekia egingo dute berriro, galdeketa antolatzeko talde eragilea osatzeko eta martxan jartzeko. Zumaiako Gure Esku Dago taldeko kide Mendigaña Gorostiagak azaldu galdeketaren lehen urratsak azaldu ditu.
Larunbateko batzarrean 40tik gora lagun bildu zineten, sentsibilitate ezberdinekoak. Pozik al zaudete jasotako erantzunarekin?
Batzarrean bildutako jende kopuruarekin eta aniztasunarekin oso gustura gaude. Aurrez, deialdia egiten aritu garenean, batzuk etorri ezina zutela baina aurrera egiteko eta lanerako prestutasuna azaldu ziguten; beraz, esan dezakegu larunbatean 40 lagun baino askoz gehiago ginela, eta, beraz, horrek ematen digun bultzada oso garrantzitsua da aurrera egiteko. Aniztasuna ere oso garrantzitsua izan da, adin, genero eta sentsibilitate politiko desberdinetako pertsonak bildu baikara. Aurrerantzean ere aniztasun horren islada izango da parte hartzea. Beraz, zabaltasun hori bermatuta dagoela ikustea laguntza handia da.
Elkarrizketa osorik
Baleike.eus-en.