Herriko gazteen emantzipaziorako laguntza eskaini nahi duen proiektua bezala definitzen dute hIREKIn. "Egitasmoak lagungarri izan nahi du Zumaiako gazteen emantzipaziorako. Duela urte batzuk herrian etxebizitza eskubidearen alde gauzatutako dinamikaren testigua jaso dugu, egungo beharrei egokitu eta gazteen arteko elkarlana bultzatzeko. Horrela, eskubideak aldarrikatzetik gauzatzera egin nahi dugu jauzi
. Badirudi gazteak eta prekarietatea halabeharrez elkarlotuta doazen hitzak direla, izenari abizena lotzen zaion bezala. Errealitatea halakoa delako ezin dugula lan baldintza duinik izan sinestarazi nahi digute, soldata txukun bat, bikotea eta "ohikoa" den bizi proiektu bat izan ezean, emantzipatu ezin garela sartu nahi digute buruan".
Pasa den neguan Gu gara giltza izenburuarekin egin zen hitzaldi-eztabaida zikloaren ondoren ohartu ziren "etorkizuna aurrez idatzia" esa dagoela. "Gazteok ez dugula zertan prekarietatea onartu eta gure eskuetan dagoena egin behar dugula prekarietatetik ihes egiteko".
Irakurri albistea osorik,
Baleike.eus webgunean.