Danborradako etziko entseguak bertan behera utzi dituzte

Urola Kostako Hitza 2016ko martxoaren 9a

'Zumbrass' metal topaketak izango dira Zumaian, eta horregatik utzi dituzte entseguak bertan behera. Larunbatekoak bere horretan mantendu dituzte.

Ostiral honetan hasi eta igande eguerdira bitartean Zumbrass metal topaketak izango dira Zumaian. Horren barruan, ostiralean, kontzertua da komentuan. Ondorioz, egun horretarako hitzartuta zeuden santelmoetako haurren eta helduen danborradarako entseguak bertan behera geratuko dira; aldiz, larunbaterako programatutako entseguak bere horretan mantenduko dira. Helduen entsegu saioa 15:00etan izango da eta haurrena 16:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide