Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Herritarrekin eta herriko eragileekin konpartitu gabe, EAJren udal gobernuak kartelak, pegatinak, pankartak... eta beste edozein euskarri kalean jartzeaz ezarri duen debekuari aurre nola egin aztertzeko 35 lagun inguru bildu ginen atzo Torreberriko aterpean. Debekuari kontrakotasuna adierazteko egunotan mamitu ditugun ideia orokorrak adostu genituen eta "Kalea ez da Udalarena, guztiona da" izeneko testuan jaso ditugu.