Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar 'Eskutitzak' ikusi ahal izango da, eta igandean 'Magia lapurra'.
Helduentzako eta haurrentzako antzezlan bana izango dira asteburu honetan Zumaiako Aita Mari aretoan. Bihar, ostirala, 22:00etatik aurrera, Eskutitzak izeneko antzezlana izango da, Azpeitiko eta Azkoitiko familia historia batean oinarritua. Igandean, berriz, 12:00etatik aurrera, Magia lapurra antzezlana ikusteko aukera izango dute haurrek. Bietarako sarrerak Turismo Bulegoan salgai daude.