Udal ordezkariak eta Naiara Sudupe kartel lehiaketaren irabazlea. (Baleike.eus)
Naiara Sudupe zumaiarrak irabazi du Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatu dituzten egitasmoak iragartzeko erabiliko duten kartela hautatzeko lehiaketa. 'Zumaia, indarkeria matxistarik gabeko herria' zen Zumaiako Udaleko Berdintasun sailak antolatutako lehiaketaren gaia, eta gai horren bueltako lana egin du Sudupek. Hori dela eta, 200 euroko Zumartianeko txartela jaso du zumaiarrak.