Ekintza horien guztien aurkezpen ekitaldian Oier Korta alkatea, Karmele Gomez berdintasun teknikaria, herriko ikastetxeetako ordezkariak eta zenbait haur, Berdintasun foroko Tere Eizagirre eta Silvia Carrizo, azken hori Malen Etxea elkarteko kidea, eta Berritzegune foroko ordezkari Edurne Iribar izan dira.
Berritzegune Zarauzko eta Zumaiako hezkuntza komunitateetan abian jarritako aholkularitza foroa da. Aurten jarri da martxan eta genero eta hezkidetzako kooperazio lanak egiten ditu, "neskei eta mutilei berdintasuneko hezkuntza eskaintzeko helburuarekin". Bi herrietan batera lan egiten aritu dira eta hori, bultzatzaileentzako, egokia da "gizarte justuago" bat egiteko. Ikasle horiei more koloreko zapi bana banatu zaie eta bertan mezuak idatziko dituzte: "Gero, zapi horiek jaso eta herri lekuren batean zintzilikatuko dira".
Horri lotuta, martxoaren 8an giza katean aterako dira. Narrondo ibaia inguratuko dute. LH 3 eta 4ko haurrak aterako dira. Tutoretza lanean gazte hauek zenbait grabazio egiten ari dira, giza katean, bozgorailu bidez esango direnak. Tamaina handiagoko beste zapi batzuk ere prestatu dira eta dei egingo zaie herritarrei beraien balkoi eta leihoetan jartzeko.
Jarraitu albistea irakurtzen Baleike.eus-en.