Orain dela hiru aste zendu zen Igor Zendoia, gidoilari, margolari eta musikazale zumaiarra. Gaur, otsailak 26 ostirala, omenaldia egingo zaio, Zumaiako Gaztetxean, 21:00etatik aurrera: lehendabizi luntxa egongo da, eta ondoren kontzertuak, «Igorrek jarraitzen zituen taldeetako kide batzuekin», esan dute.