Eguraldi zoragarria izan dute lagun Herri Lasterketan parte hartu duten 468 korrikalariek eta ibilbide bazterrean bildu diren ikusleek. Ohi bezala, helduen lasterketak hasi aurretik haurrek izan dute korrika egiteko aukera. Korrika saio ederrak ikusi ditugu, eta inoiz baino haur eta guraso gehiago txikienean lasterketan.
Nagusien lasterketa 17:00etan puntuan hasi da. Elkarrekin abiatu dira ibilbide luzekoak (10,2 kilometro) eta motzekoak (5,6 kilometro). Itzuli bakarra osatu behar izan dute proba motzekoek, bi itzuli proba nagusikoek. Hasiera hasieratik hartu du lasterketa burua Ander Sagarzazu donostiarrak. Aitor Mimenza elorriotarrak erritmoari eutsi dio lehen txanpan, baina lehen itzulia osatzerako tartea irekia zuen Sagarzazuk. Halaxe osatu du bigarren itzulia helmugaraino. Denbora polita egin du (31:17), baina 2011n Abdelahk Sabhik egindako errekorretik (30:18) minutu batera iritsi da. Bigarren postua Aitor Mimenzarentzat izan da (31:36) eta Txomin Marañon durangarra izan da hirugarren (32:35)
Izaro Rubio Ordiziako korrikalari beteranoa izan da emakumeen artean azkarrena (38:04), eta minutu pasako aldea atera dio bigarren sailkatu den Sian Robertson gasteiztarrari (39:07). Helene Alberdi bilbotarra izan da hirugarren (39:08). 2010ean Ainhoa Muruak egindako markatik (35:59) urrun gelditu dira.
Lasterketa motzean, Anartz Mugika (18:17) eta Usoa Ostolaza (21:04) izan dira azkarrenak.
Baleike.eus webgunean aurki daiteke informazio osoa eta
argazki bilduma