Azpeitiko gizon bat hil da gaur goizean Zumaiako La Caixaren bulegoaren aurrean

Urola Kostako Hitza 2016ko ots. 17a, 23:07

Azpeitiko gizon bat hil da gaur, asteazkena, goizaldean, Zumaiako La Caixa banketxeko bulegoaren aurrean. Azpeitiko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, gizona ez zen etxegabea, baina "arazo handiak" zituzten etxebizitzan; duela astebete familiak salaketa bat jarri zuen gizon hori desagertu zela-eta. 6:30ak inguruan hil da gizona. Baleike.eus webguneak jakinarazi duenez, La Caixak Txomin Agirre kaian duen kutxazain automatikotik ateratzen ikusi dute gizon hori. Hedabidearen arabera, arkupetan zeuden motozikleta batzuen gainera erori da. Larrialdi zerbitzuak iristerako hil da 50 urte inguruko gizona. Dokumentaziorik ez zuen gainean, eta arratsaldean identifikatu du gorpua haren familiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide