Hiru lagun atxilotu dituzte Zumaian, enpresa batean lapurretan ari zirela

Urola Kostako Hitza 2016ko urtarrilaren 26a

Ertzaintzaren arabera, enpresetatik metalezko materiala, telefono sarea eta linea elektrikoa lapurtzen zituen talde bateko ustezko kidea da atxilotuetako ba. Ertzaintzak adierazi du antzerako lapurreta kasuengatik beste 40 aldiz auzipetu dutela ustezko lapurretako bat.

Atzo, goizaldeko 01:30ean, hiru lagun atxilotu zituen Ertzaintzak, Zumaiako industriagune bateko enpresa batean lapurretan ari zirela. Ertzaintzaren arabera, enpresetatik metalezko materiala, telefono sarea eta linea elektrikoa lapurtzen zituen talde bateko ustezko kidea da atxilotuetako bat, eta 34 urte ditu. Talde horrek Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban hainbat lapurreta egin dituela esan du Ertzaintzak. Ertzaintzak jakinarazi duenez, iazko maiatzean Urdulizeko metroan egindako lapurretari esker atzeman dute gizona. Haien arabera, Kantabrian (Espainia) bizi zen atxilotutako pertsona, "identifikazio lanak zailtzeko". Atxilotutako gizona beste 40 aldiz ere auzipetu dute antzerako lapurreta kasuak tarteko.
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide