Peio Romatet zumaiarraren kartel batek iragarriko ditu Zumaiako Inauteriak (goiko irudikoa). Urtero bezala, egitaraua iragartzeko erabiliko den kartela aukeratzeko lehiaketa egin du udalak eta, aurkeztutako dozena bat lanen artean, epaimahaiak argazkilariarena aukeratu du. Lehiaketara aurkeztutako lanekin erakusketa bat prestatzea aurreikusten du udaleko Kultura sailak.