Zumaiako Telmo Deunek ez du aurten emakumezkoen trainerurik izango

Baleike.Eus 2016ko urtarrilaren 11

Telmo Deun arraun elkarteak jakinarazi duenez, aurten Zumaiak ez du emakumezkoen trainerurik izango. Azaro aldera lanera itzuli zirenetik saiatu dira trainerua osatzen, baina ez da posible izan. Emakumeen arraunak azken urteotan izan duen loraldian zeresan handia izan du Telmo Deunek. Urte hauetan, dena irabazi dute: Kontxako Bandera, Euskotren Liga, Gipuzkoako Liga, txapelketak, hamaika bandera... Baina badirudi aro baten amaierara iritsi dela taldea. Trainerua osatzeko ahalegina egin dute azaroan lanera bueltatu zirenetik, baina ez da posible izan, eta aurten lehorrean egin beharko da lan gogor datorrenean trainerua berriro dagokion lekuan egon dadin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide