Abenduaren 26an, Bartzelonan (Camp Noun), jokatuko den Catalunya eta Euskal selekzioaren arteko futbol partida ikustera joateko autobusa antolatu dute Azpeititik eta Zumaiatik. Bidaia eta sarrera 60 euro kostako dira. Izena, berriz, 648 46 12 20 telefono zenbakira deituta eman behar da.
Azpeititik abenduaren 26an, 07:00etan irtengo du autobusak anbulatorio aurreko geltokitik. Zumaiatik, Aita Mari zinema aretoko geltoki aurrean da autobusa, 07:30ean.