EAJ nagusitu da Zumaian. 1.530 boto lortu ditu alderdi jeltzaleak. EH Bildu izan da bigarren indarra, eta Podemos-Ahal Dugu hirugarrengoa, 1.391 eta 1.222 botorekin, hurrenez hurren. PSE-EEk, berriz, 565 boz eskuratu ditu; 188 boto PPk; 93 Ciudadanosek; 87 IU-UPeC; 24 Pacmak; 7 Zero Murrizketak-Berdeak-ek; 4 UPDk eta 2 LNk. Abstentzioa %29,81ekoa izan da.
2011ko datuak
ZUMAIA
Abstentzioa: %32, 52
Amaiur 1.981 boto
EAJ 1.525 boto
PSE-EE 869
PP 300
IU- Ezker Anitza 127