Mikel Etxeberria eta Sonia Albarez zumaiarrek irabazi dute Azpeitiko I. Txakur krosa

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko abenduaren 20a

Mikel Etxeberria eta Sonia Albarez zumaiarrek irabazi dute Azkoitiko I. Txakur Krosa. Gaur, igandea, izan da proba, Sanjuandegiko plazatik irtenda, eta parte-hartzaile ugari izan dira. Lehiaketa ikusten ere herritar eta bisitari ugari zeuden Azpeitiko auzoan. Lasterketa laburra Fabian Castrok eta Naia Altunak irabazi dute. Lasterketa nagusiko lehen hiru gizonak hauek dira: 1. Mikel Etxeberria Urbieta. 2. Jose Felipe Larrazabal Palacio. 3. Jon Gonzalez Garcia. Emakumeak, berriz, honakoak: 1. Sonia Albarez Urbieta. 2. Naiara Casi Presa. 3. Izaskun Zabala Rodriguez. Txakur krosaren ostean, Andoni Azpillaga Bananak mushing erakustaldia egin du; eta Azpeitiko Udalak oroigarri bat eman dio. Izan ere, bigarrena izan zen txakur leren munduko txapelketan.      

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide