[caption id="attachment_165139" align="aligncenter" width="300"]

(Bertsozale.eus)[/caption]
Jon Maia zumaiarra zazpigarrena izan da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean. Beñat Gaztelumendi añorgarra izan da lehena, eta Alaia Martin oiartzuarra iritsi da berarekin buruz buruko finalera. Maiak bere pisua sagardotan irabazi du; izan ere, hori izan da Sagardo Elkartearen saria. Inaxi Etxabe oikiarrak jarri dio txapela Beñat Gaztelumendi irabazleari.
Honakoa da gaurko finaleko sailkapena, puntuekin:
1. Beñat Gaztelumendi (1012)
2. Alaia Martin (993)
3. Agin Laburu (614,5)
4. Iñaki Apalategi (603,5)
5. Unai Agirre (595,5)
6. Oihana Iguaran (594)
7. Jon Maia (586)
8. Arkaitz Oiartzabal
Xamoa (571,5)