Pako Garmendia (Azpeitia, 1946) soziologoa eta politikari ohi azpeitiarra hil da. Gaur egun Zumaian bizi zen. Deustuko Unibertsitateko Soziologia Fakultateko irakaslea. 18 urte zituenetik euskalgintzan lanean hasi zen, eta Garaikoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren aholkularia izan zen.
Zumaiako Euskara zinegotzi Xabier Garmendiaren aita da.
-Uztarria aldizkariak 2005eko ekainean egindako erreportaje batean parte hartu zuen Pako Garmendiak, Ramon Etxezarreta eta Iñaki Errazkinekin batera.