Zumaian euskararen transmisioa, katiluz katilu

baleike.eus Aktualitatea. 2015eko azaroaren 28a

'Euskararen ura, eskutik eskura' ekitaldia egin dute gaur eguerdian

Zumaian gaur eguerdian Euskararen Astearen barruan egin duten ekitaldia (Baleike.eus). Abenduaren 3an ospatuko da Euskararen Eguna. Horren harira, eta  Zumaiako Udaleko Euskara sailak antolatutako programaren barruan, Euskararen ura, eskutik eskura izeneko ekitaldia egin dute gaur eguerdian. Herritar kopuru handiak hartu du parte. Baleike.eus-ek argazki erreportajea egin du. Zumaiako Euskararen Aholku Batzordearen babesarekin, era askotako ekintzak antolatu ditu Zumaiako Udalak Euskararen Asterako, abenduaren 3ra bitartean dira ekitaldiak. HURRENGO EGUNETARAKO ZUMAIAKO EGITARAUA:

- Azaroak 29, igandea: 16:30ean, Aita Mari zineman, euskarazko filma haurrentzat: Magiaren etxea.

- Abenduak 1, asteartea: 19:30ean, Aita Mari zineman, Josu Martinezen dokumentala: Gure Sor Lekuaren bila. Sarrera doan.

- Abenduak 3, osteguna: 19:00etan, Alondegian, Julene Azpeitia 28. ipuin lehiaketako sarien banaketa; ondoren, Anari kantariaren emanaldia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide