«Zumaiako gazte mugimenduaren festa ospatu nahi dugu larunbatean»

Izaskun Urbieta 2015eko azaroaren 26a

Zumaiako Gazte Asanbladak (ZUGA) hamar urte bete ditu hil honetan. Larunbaterako herrian zehar egingo dituzten ekitaldiekin egun osoko egitarau zabala prestatu duteZUGAkoek (Zumaiako Gazte Asanblada) gonbidapena egin dute. «Urte hauetan guztietan part...

Zumaiako Gazte Asanbladak (ZUGA) hamar urte bete ditu hil honetan. Larunbaterako herrian zehar egingo dituzten ekitaldiekin egun osoko egitarau zabala prestatu dute

Zumaiako Gazte Asanbladako kideak (Izaskun Urbieta) ZUGAkoek (Zumaiako Gazte Asanblada) gonbidapena egin dute. «Urte hauetan guztietan parte hartu dutenak, orain daudenak, eta parte hartu nahi duen edonor animatu nahi dugu gurekin parte hartzera. Ateak denentzat zabalik ditugu», azaldu dute gazte asanbladako partaideek. Orain dela 10 urte sortu zuten Zumaiako Gazte Asanblada. Urte hauetan guztietan belaunaldi ezberdinen erreleboa eman da, eta etapa bakoitzak bere ezaugarriak eta testuingurua izan ditu. «Ibilbide honetan hainbat etapa izan dira, eta etapa bakoitzak bere jende mota izan du», kontatu du Migel Gutierrezek. «Funtzionamendu ezberdinak izan ditu asanbladak, eta lanketak ere ez dira berdinak izan. Garai bakoitzak berea izan du», jarraitu du Usue Altunak. Oxfordetik Torreberrira Taldea Oxforden sortu zen. Hasieran, gazteen aisialdia eta etxebizitza eskubidea lantzeko asmoz elkartutako talde txiki baten ekimenez hasi ziren lanean. Baina pixkanaka herriko gazteen artean zabaltzen joan zen elkartzeko behar hori. «Hasierako gazte talde haren ekimenak ekarri zuen gaztetxe mugimendua herrira, eta hortik abiatuta eman zen 2008. urtean Eman o Hartu proiektua», azaldu du Maider Alberdik. Erkibe etxea okupatu zuten eta gaztetxe bihurtu. Han urtebetez egon ondoren, Torreberrirako jauzia eman zuten. «Belaunaldi aldaketa batik bat gaztetxe berriarekin etorri zen», azaldu du Altunak. ZUGAren 10. urteurrena aitzaki bezala hartuta, gazte mugimenduaren festa ospatu nahi dute herrian. «Ez da bakarrik gure festa izango. Hemendik, Zumaiako gazte mugimendua ahalbidetu duten hainbat eragile sortu dira, hala nola, Asanblada Feminista, Katxapero konpartsa, Galerna Sarean proiektu komunikatiboa... Eta horien festa ere bada», aipatu du Alberdik. Egitarau historikoa Urtean zehar kontzertuak, hitzaldiak, film emanaldiak, film laburren txapelketa eta abar antolatzen dituzte. «Bakoitza nahi duen ekintzak antolatzeko libre da, eta horretan laguntzen dugu», adierazi du Julen Aperribaik. Larunbatean, urteurren berezirako egitarau historikoa antolatu dutela azaldu dute ZUGAkoek, hala dio Alberdik: «Bizi poteo historikoarekin hasiko gara 12:00etan. Hamar urte hauetan esanguratsuak izan diren lekuetatik pasatuko gara, eta bertako historia kontatuko dugu». Bazkaria egingo dute ondoren, eta arratsaldean birziklatutako instrumentuekin batukada egingo dute herrian zehar. Gauean, berriz, Torreberrin jarraituko du urtemuga festak bertsio gauarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide