'Nolako Reala nahi dugu?' mahai ingurua antolatu dute Zumaian, hilaren 27rako

A. Ventas Aldabaldetreku 2015eko azaroaren 20a

Gorka Etxeberria entrenatzaileak, Joseba Iturria Garako kazetariak eta Maitane Urbieta Euskadi Irratiko kazetariak hartuko dute parte

Zumaiako Errealzaleen Algorri Taldeak antolatuta, mahai ingurua egingo dute udalerrian hilaren 27an, datorren ostiralean. Bertan futbol talde horren egoera izango dute hizpide Gorka Etxeberria entrenatzaileak, Joseba Iturria Garako kazetariak eta Maitane Urbieta Euskadi Irratiko kazetariak. Aitor Manterola kazetari eta entrenatzaileak jardungo du aurkezle lanetan. 19:30ean hasiko dute, Torreberriko azken solairuko aretoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide