33 ipuin aurkeztu dira lehiaketara, eta urriaren bukaeran bildu zen epaimahaia irabazleak erabakitzeko. Epaimahaia Ana Urkiza, Yolanda Arrieta eta Josu Waliñok osatu dute, eta Zumaiako Udaleko euskara teknikariak idazkari lanak egin ditu.
Zumaiako Udalak antolatzen duen ipuin lehiaketaren sari banaketa abenduaren 3an, Euskararen Egunean, egingo dute, 19:00etan, Alondegian. Ekitaldian Anarik kantatuko du. Irekia izango da eta nahi duten guztiek parte hartu dezakete bertan.