Ilusioz beteta dago Zumaiako arraun elkarteko gizonezkoen senior taldea

Urola Kostako Hitza 2015eko azaroaren 17a

  Zumaiako traineru nagusia. (Zumaiako Telmo Deun Arraun Elkartea) Azaroaren 2an abiatu zuen denboraldia Zumaiako Telmo Deun Arraun Elkarteak. Gizonezkoen senior mailan 35 arraunlarirekin hasi dute denboraldia eta bi traineru osatu dituzte. Elkartetik jakinarazi dutenez «gustura» dira Patxi Frances entrenatzailea eta Rafa Gonzalez Txabarri prestatzailea, iazko taldeak ia osorik jarraitzen duelako. Ilusioz beteta dago taldea, San Miguel Ligan jokatuko baitu denboraldi berria. Uda urrun badago ere, neguan lana ondo egitea funtsezkoa dela uste du Zumaiako arraun elkarteak. Harrobiari dagokionean ere gustura da elkartea, inoiz baino gazte eta ume gehiago ari baita arraunean entrenatzen, 60 lagun inguru. Emakumeen senior taldearen kasua bestelakoa da; arraun elkartetik azaldu dutenez zalantza ugari daude taldearen inguruan eta hurrengo asteetan argitzea espero dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide