David Julia Etxaberen argazkia.
David Julia Etxabe zumaiarra
Baleike.eus-en ostiralean Parisen izandako atentatua eta gero, egun hauetan bizitzen ari dena kontatzen ari da, irudien eta hitzen bidez. Normaltasunera itzultzeko urruti dago oraindik Paris. Lehen unetik izan da bertan, bere argazki kamera eskuetan, eta atzo ere Parisko hainbat leku zapaldu zituen.
Parisen igandea egun desberdina izan dela dio Julia Etxabek. "Alde batetik hiria lasaitasunera bueltatzen ari dela zirudien egun osoan zehar, metroko lineak irekita zeuden eta jendea kalean eta tabernetan zebilen berriz; Errepublika plazan kantuak ere entzun dira".