Zumaian bi pertsona atxilotu dituzte: bat lapurreta egitea egotzita eta bestea droga trafikoagatik

Urola Kostako Hitza 2015eko azaroaren 9a

Urola Kostako Ertzain etxekoek Zumaian atzo goizaldean 29 urteko gizonezko bat atxilotu zuten lapurretan saiatzea egotzita. Ertzaintzatik adierazi dutenez, goizeko bostak aldera Joxe Mari Korta industrialdeko tailer bate barruan pertsona bat atzeman zuten. Enpresara sartzeko atea behartuta zegoen, eta haren aurrean bi furgoneta zeuden martxan tailerreko hainbat material barruan zituztela. Enpresa barruan zegoen 29 urteko gizonezkoa metalezko materiala lapurtzen saiatzea egotzita atxilotu egin zuten. Bestetik, atzo eguerdiko hamabiak aldera 43 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak Zumaian. Kasu honetan droga trafikoa egotzita atxilotu dute, hauts zuria zuen poltsa bat atzeman zioten, ustez speed-a.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide