Imanol Gutierrez eta Unai Granados Zumaiako Surf Txapelketako txapeldunak izan dira

Baleike.Eus 2015eko urriaren 26a

Gutierrez surfean nagusitu da eta Granados bodyboardean

Imanol Gutierrezek irabazi du 2015eko Zumaiako Surf Txapelketa nagusia, eta Unai Granadosentzako izan da bodyboardeko txapela. Olatuez eta hondartzaz gozatzeko asteburu ederra izan da, eta azpimarratzekoa parte hartzea: 60tik gora lagunek hartu dute parte, tartean 8-12 urte arteko haurrak ere bai. Surfak badu etorkizunik Zumaian. Txapelketari buruzko informazio osoa eta argazkien galeria Baleike.eus webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide