Igandean Aldudetik Orreagara ibiliko dira mendiz mendi

Urola Kostako Hitza 2015eko urriaren 22a

KIROLA // Igande honetarako egun osoko mendi txangoa antolatu du Inda Mendi elkarteak. Errolako gaina (910 metro) eta Lindusko kaskoa (1.220 metro) igoko dituzte, Orreagan amaitu aurretik. Guztira, 18 kilometroko mendi buelta egingo dute. Irteera 07:30...

KIROLA // Igande honetarako egun osoko mendi txangoa antolatu du Inda Mendi elkarteak. Errolako gaina (910 metro) eta Lindusko kaskoa (1.220 metro) igoko dituzte, Orreagan amaitu aurretik. Guztira, 18 kilometroko mendi buelta egingo dute. Irteera 07:30ean izango da, autobus geltokitik. Hain zuzen, igande goizaldean aldatuko da ordua. Izena goiko estankoan eman behar da (943-86 03 57), bihar eguerdia baino lehen. Helduek 12 euro eta umeek 6 ordaindu beharko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide