Bezero ugarirekin ireki dute urritasuna duten pertsonek kudeatutako lehen supermerkatua

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko urriaren 15a

Eroski eta Gureakek garatu dute proiektua, Udalaren, Aldundiaren eta Jaurlaritzaren laguntzarekin. Hamar langilerekin hasi dira beharrean supermerkatuan.

Mabel Martin azkoitiarra, lehen bezeroekin. (E. Albizu Lizaso) Urritasuna duten pertsonek kudeatutako lehen supermerkatua ireki dute Azpeitian. Gureak eta Eroskik elkarlanean garatu dute egitasmoa, eta eskualdeko hamar langile ari dira lanean dagoeneko: Azpeitikoak, Azkoitikoak eta Zumaiakoak. Urte eta erdi daramate lanean proiektuaren inguruan kooperatibak, elkarteak eta erakundeek. Atzo, asteazkena, inauguratu zuten denda, eta ekitaldian izan ziren Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea, Imanol Lasa Gipuzkoako Foru Aldundiko Partaidetza eta Komunikazio diputatua eta Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politika sailnurua. "Urduri, baina pozik" hasi dira gaur, osteguna, lanean, Izaskun Zinkunegi dendako arduradunaren arabera. 09:00ak aurretik, bezeroak zain zituzten atearen ondoan, eta jende ugarirekin hasi dira lanean. Biharko HITZAren papereko edizioan, langileen lehen inpresioak izango dituzue irakurgai. [flickr_set id="72157659883307045"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide