Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
KIROLA // Igande honetan jokatuko da Anade elkarteak antolatutako elkarteen arteko jaurtiketako 62. arrantza lehiaketa. Arrantza eremuak honakoak dira: Itzurun hondartzako haitzetatik Inpernupera doan itsasertza; Arbustain arranplatik, Julio Beobide ib...
KIROLA // Igande honetan jokatuko da Anade elkarteak antolatutako elkarteen arteko jaurtiketako 62. arrantza lehiaketa. Arrantza eremuak honakoak dira: Itzurun hondartzako haitzetatik Inpernupera doan itsasertza; Arbustain arranplatik, Julio Beobide ibiltokian zehar, kai-mutur berriraino; eta Santiago hondartzako tuneletik, N-634 errepidean zehar, Izustarri muturreraino. Lehiaketaren ordutegia 09:00etatik 14:00ak arte izango da. Arrantza txartelak 08:00etatik aurrera jaso ahal izango dira Anadeko elkartean.