Azaroaren 25erako egitaraua landuko du Berdintasun Foroak

Urola Kostako Hitza 2015eko urriaren 14a

GIZARTEA // Berdintasun Foroaren bilera egingo da gaur, 18:00etan, Alondegian. Bertan, besteak beste, Emakumeen Mundu Martxaren balorazioa egingo da. Horrez gain, 2016. urteko aurrekontuak eta Azaroaren 25ean Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Eg...

GIZARTEA // Berdintasun Foroaren bilera egingo da gaur, 18:00etan, Alondegian. Bertan, besteak beste, Emakumeen Mundu Martxaren balorazioa egingo da. Horrez gain, 2016. urteko aurrekontuak eta Azaroaren 25ean Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Egunaren inguruko egitaraua ere izango dituzte hizketagai. Bilerak irekiak dira herritar ororentzat.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide