Alex Odriozola eta Mikel Atxega, Itzurunen garaile

Urola Kostako Hitza 2015eko urriaren 13a

ZUMAIA // Euskal Bodyboard Zirkuituko bigarren proba jokatu zen larunbatean Itzurun hondartzan. Open mailan, zumaiarrak izan ziren nagusi: Alex Odriozola izan zen irabazlea eta Andoni Izaga bigarren postuan sailkatu zen. Hirugarren Sopelako David Perez...

ZUMAIA // Euskal Bodyboard Zirkuituko bigarren proba jokatu zen larunbatean Itzurun hondartzan. Open mailan, zumaiarrak izan ziren nagusi: Alex Odriozola izan zen irabazlea eta Andoni Izaga bigarren postuan sailkatu zen. Hirugarren Sopelako David Perez eta laugarren Bakioko Pablo Zabala. 18 urtez azpikoetan, Mikel Atxega oriotarra izan zen irabazlea, Iparraldeko Yon Aimar, Orioko Unai Zubizarreta eta Getariako Jon Azkueren aurretik. Zirkuitua azaroan amaituko da Getxoko Ereaga hondartzan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide