Euskal Kostaldeko Geoparkean gidari aritzeko trebakuntza ikastaroa antolatu dute. Ikastaroa azaroan izango da eta hogei plazako muga izango du. Ikastaroa Geoparkean gidari lanean dabiltzanentzat edo aktibitate horretan jardun nahi duten profesionalei zuzendutakoa da. Ikastaroa egiteko 20 eskaera baino gehiago jasoko balituzte aukeraketa bat egingo lukete honakoak kontuan hartuta: titulu akademikoa; hizkuntza tituluak; gidari lanean esperientzia izatea eta jarduerarekin lotutako beste meritu batzuk.
Ikastaroa egiteko 50 euro ordaindu beharko dira, seinale modura. Gero, ikastaroaren bukaeran itzuli egingo zaie ikasleei baldin eta ikastaroaren ordu teorikoen eta praktikoen %80 egiten badituzte. Dirua 3035 0023 98 0230078976 kontu korronte zenbakian sartu behar da.
Ikastaroan izena emateko ordainketaren frogagiria eta Curriculum Vitae-a
geoparkea2015@geoparkea.com helbidera bidali beharko dira. Ikastarorako lehen aukera urriaren 13tik 23ra bitartean egingo dute.
Euskal Kostaldeko Geoparketik adierazi dutenez apustu nagusia irteera gidatuen eskaintza zabal bat mantentzea dute. "Irteera hauen kalitatea bermatzeko, ezinbestekoa da ondo trebatutako gidariak edukitzea, hauek izango baitira gure lurraldearen balio nagusiak interpretatu eta modu erakargarri batean bisitariei azalduko dizkietenak", azaldu dute.