Berdintasun mapa osatzeko bilerak izango dira Zumaian

Urola Kostako Hitza 2015eko urriaren 9a

ZUMAIA // Zumaiako Berdintasun Mapa osatzeko asmoa du udalak. Prozesu horrek bi helburu ditu; alde batetik, hirigintzako lanetan genero ikuspegia txertatzea, eta, bestetik, guztien artean, herritarren eguneroko bizitza erdigunean jarriko duen mapa kole...

ZUMAIA // Zumaiako Berdintasun Mapa osatzeko asmoa du udalak. Prozesu horrek bi helburu ditu; alde batetik, hirigintzako lanetan genero ikuspegia txertatzea, eta, bestetik, guztien artean, herritarren eguneroko bizitza erdigunean jarriko duen mapa kolektiboa osatzea. Mapa hori herriko hainbat kolektiborekin egingo diren bileren bidez osatuko da. Urriaren 16an adinekoekin egingo da lehen saioa, 10:30etan Hogarren. Mapa osatzeko bi saio egingo dira emakumeekin, urriaren 19 eta 26an, 18:00etan. Eta bukatzeko, gizonekin egingo da azken bilera, urriaren 28an 18:00etan. Azken biak Alondegian egingo dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide