Siriako errefuxiatuak hartzeko adineko egoitzaren alboko etxea eskaini du udalak

J.L.Romatet 2015eko urriaren 8a

Siriako eta beste herrialde batzuetako gatazka politiko eta militarretatik ihes egiten duten errefuxiatuak hartzeko prestutasuna adierazi zuen Zumaiako Udalak azken udalbatzarrean. Konpromiso horri eutsiz, Siriako gerratik ihesi datozenak era koordinat...

Siriako eta beste herrialde batzuetako gatazka politiko eta militarretatik ihes egiten duten errefuxiatuak hartzeko prestutasuna adierazi zuen Zumaiako Udalak azken udalbatzarrean. Konpromiso horri eutsiz, Siriako gerratik ihesi datozenak era koordinatuan hartzeko informazioa jaso eta eman beharreko pausoak zehazten ari da udala.

Pasa den astean, emergentzia planaren eta errefuxiatuen inguruko bilera egin zuen udalak herritarrekin. Bertan izan zen Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordea ere. Hark azaldu zuenez, ez dute informazio zehatzik gaiaren inguruan. Hala ere, beraien kalkulu batzuk eginak dituzte, eta informazio hori azaldu zuen. Hala, datozen bi urteotan 1.000 inguru errefuxiatu etorriko dira Euskal Autonomia Erkidegora. Hala ere, garbi utzi nahi izan zuen, Eusko Jaurlaritza ez dela sartuko kupo eta persona kopuruen eztabaidan. Elkartasunez eta arduraz jokatuko dutela esan zuen, baliabideen araberako plana eskainiz.

Oier Korta alkateak azaldu zuen, Eudelek errefuxiatuak hartzeko eskaini ditzaketen baliabideen inguruko informazioa eskatu die udalei. Lehen pauso horretan, Zumaiako Udalak San Juan Egoitzaren ondoan dagoen etxea eskaini du. Bost logela bikoitz, sukaldea, komuna eta bestelakoak ditu, eta familia handientzako egokia izan daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide