Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
KULTURA // Zumaiako bost artistak bost gairen inguruan bosna koadro egin dituzte. Hori da 5x5 erakusketan aurkitu daitekeena, Alondegiko Oxford aretoan. Anton Egiguren, Julian Egiguren, Olatz Goiburu, Irene Gutierrez eta Valentin Manterola dira erakusk...
KULTURA // Zumaiako bost artistak bost gairen inguruan bosna koadro egin dituzte. Hori da 5x5 erakusketan aurkitu daitekeena, Alondegiko Oxford aretoan. Anton Egiguren, Julian Egiguren, Olatz Goiburu, Irene Gutierrez eta Valentin Manterola dira erakusketa honetan parte hartu duten bost protagonistak. «Bakoitzak bost gairen inguruan koadro bana egin ditu», kontatu du Julian Egigurenek. Koadroak egiteko gaiak honako hauek izan dira: Zumaia, paisaia, figura, bodegoia, eta gai librea. «Laguntasunagatik eta estetikoki gustu antzekoak ditugulako osatu dugu», adierazi du Egigurenek. Erakusketa urriaren 12a arte egongo da zabalik, egunero 18:00etatik 20:00etara.