Urriaren 9an hasiko da antzerki denboraldi berria

Urola Kostako Hitza 2015eko irailaren 30a

KULTURA // Datorren urriaren 9an hasiko da aurtengo antzerki denboraldia Aita Mari antzokian. Hika teatroa konpainiak antzeztutako Gau arabiarra izeneko obra izango da lehenengo saioa. Ohi bezala, umeentzako eta helduentzako programazioa osatu dute. Ho...

KULTURA // Datorren urriaren 9an hasiko da aurtengo antzerki denboraldia Aita Mari antzokian. Hika teatroa konpainiak antzeztutako Gau arabiarra izeneko obra izango da lehenengo saioa. Ohi bezala, umeentzako eta helduentzako programazioa osatu dute. Horrela, urriaren 11n etxeko txikienek Txanogorritxo ikusteko aukera izango dute. Azaroan, beste bi antzerki obra etorriko dira herrira, eta abenduan, berriz, lau.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide