Zumaiako eta Azpeitiko 96 dendari ari dira hondakinak murriztearen alde lanean

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko irailaren 25a

Dendartean Gipuzkoako Merkatarien Bilkurak 'Dendartean eta denon artean zero zabor' kanpaina jarri du abian. Azpeitiko, Zumaiako eta Zumarraga-Urretxuko merkatariek egin dute bat.Hondakinak murrizteko kanpaina bat jarri du martxan Dendartean Gipuzkoako...

Dendartean Gipuzkoako Merkatarien Bilkurak 'Dendartean eta denon artean zero zabor' kanpaina jarri du abian. Azpeitiko, Zumaiako eta Zumarraga-Urretxuko merkatariek egin dute bat.

Hondakinak murrizteko kanpaina bat jarri du martxan Dendartean Gipuzkoako Merkatarien Bilkurak, eta Zumaiako 60 dendarik eta Azpeitiko 36k bat egin dute egitasmoarekin. Haiez gain, Zumarraga-Urretxuko 40 merkatarik ere hartuko dute parte.

Egitasmo horren muina da herritarrak eta bezeroak kontzientziatzea, «hondakinak murrizteak duen garrantziaz jabetu dadin bezeroa». Urriaren 15a bitartean iraungo du. Horretarako, panel informatiboak jarriko dituzte dendetan, «barruan eragin eta pentsarazteko». Plastikozko poltsen ordez, berriz, poltsa konpostagarriak erabiliko dituzte, eta hala eskatzen duten bezeroei banatuko dizkiete.

Ohitura onek, saria

Merkatariek gomendioak egingo dizkiete bezeroei, saltokietako mahaietan jarriko dituzten txarteltxoen bidez. Aholkuak jarraitzen dituzten bezeroek saria izango dute. Izan ere, 10 otarra ekologikoren zozketan sartuko dira. Gainera, herritarrekin harremanetan egongo dira kalean kanpainaren sustatzaileak, eta erosketak denda txikietan egin dituztenei edo telazko poltsak-eta erabiltzen dituztenei opari txikiak banatuko dizkiete. Dendarientzat ere eskainiko dute formazioa. Saioak eskainiko dizkiete hondakinen murrizketak duen garrantziaz, eta horretarako dendariek egin ditzaketen pausoak ikasteko. Kan- painarekin bat egiten ez duten dendariek ere parte har dezakete formakuntza saioetan. Aurrera begira, «pausoak ematen» jarraituko dutela esan dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide