Zumaiako eta Azpeitiko 96 dendarik bat egin dute hondakinak murrizteko kanpainarekin

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko irailaren 24a

Dendartean Gipuzkoako Merkatarien Bilkurak Dendartean eta denon artean zero zabor kanpaina jarri du abian. Azpeitiko, Zumaiako eta Zumarraga-Urretxuko merkatariek parte artuko dute.

(E. Albizu Lizaso) Hondakinak murrizteko kanpaina bat jarri du martxan Dendartean Gipuzkoako merkatarien bilkurak, eta Zumaiako 60 dendarik eta 36k bat egin dute egitasmoarekin. Haiez gain, Zumarraga-Urretxuko 40 merkatarik ere parte hartuko dute. Egitasmo horren muina da herritarrak eta bezeroak kontzientziarzea, «hondakinak murrizteak duen garrantziaz jabetu dadin bezeroa». Urriaren 15a bitartean iraungo du. Horretarako, panel informatiboak jarriko dituzte dendetan, «barruan ertagin eta pentsarazteko». Horrez gain, plastikozko poltsen ordez, poltsa konpostagarriak erabiliko dituzte, eta hala eskatzen duten bezeroei bakarrik banatuko dizkiete.

Ohitura onek, saria

Merkatariek gomendioak egingo dizkiete bezeroei, saltokietako mahaietan jarriko dituzten txarteltxoen bidez. Aholkuak jarraitzen dituzten bezeroek saria izango dute. Izan ere, otarra ekologiko baten zozketan sartuko dira. Halako hamar banatuko diztute. Gainera, herritarrekin harremanetan egongo dira kalean kanpainaren sustatzaileak, eta erosketak denda txikietan egin dituztenei edo telazko poltsak-eta erabiltzen dituztenei opari txikiak banatuko dizkiete. Dendarientzat ere eskainiko dute formazioa. Saioak eskainiko dizkiete hondakinen murrizketak duen garrantziaz jabetzeko eta horretarako dendariek egin ditzaketen pausoak ikasteko. Kanpainarekin bat egiten ez duten dendariek ere parte har dezakete formakuntza saioetan. Aurrera begira, «pausoak ematen» jarraituko dutela esan dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide