Zumaiako trainerua lehena izan da lehenengo igoera estropadan. (Baleike.eus)
Zumaiak irabazi du Bermeon TKE Ligako igoera faseko lehen jardunaldia 20:38,53 denbora eginda. Bigarren izan da Getaria (20:21, 50) eta hirugarren sailkatu da Portugalete (20:42,70). Mugardos talde galiziarrak 20:56,02ko denbora egin du eta laugarren sailkatu da.
Zumaiarrak hasiera-hasieratik estropadaren buruan jarri dira eta Portugaleterekin eta Getariarekin zuten aldea mantentzea lortu dute. Dotore egin dute arraunean zumaiarrek eta aurrikuspenak haustea lortu dute gainera, Portugalete eta Getaria baiztiren hasiera batea faboritoak.
Estua izan da bigarren posturako lehia; izan ere, estropadan zehar Portugalete izan da aurretik, baina azken luzean getarirrek luze ederra egin dute eta aurre hartu diete bizkaitarrei.
Igoera faseko estropadetan puntuan hartzen dira kontutan. Zumaiak lau puntu eskuratu ditu eta Getariak 3. Bi estropada pasata puntuetan berdinketarik bada denborak hartuko dituzte kontutan epaileek, lehen bi sailkatuak zein diren erabakitzeko.
SAILKAPENA
1.- Zumaia 1 puntu
2.- Getaria 2 puntu
3.- Portugalete 3 puntu
4.- Mugardos 4 puntu