Astigarra Quintett boskotearen saioa, igandean, komentuan

Urola Kostako Hitza 2015eko irailaren 16a

KULTURA // Boskote honek kontzertua eskainiko du igande honetan, 19:00etatik aurrera, komentuan. Mozart, Beethoven eta Vanhal konposatzaileen doinuak joko dituzte. Astigarra Quintett sortu berri den taldea da. Bertan profesionalak eta maila altuko ikas...

KULTURA // Boskote honek kontzertua eskainiko du igande honetan, 19:00etatik aurrera, komentuan. Mozart, Beethoven eta Vanhal konposatzaileen doinuak joko dituzte. Astigarra Quintett sortu berri den taldea da. Bertan profesionalak eta maila altuko ikasleak elkartzen dira ganbara musikaz gozatzeko. Bere kontzertuetan instrumentu konbinazio desberdinak erabiltzen ditu, errepertorio anitza eta interesgarria publikoari eskaintzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide