Pulpo kluba ari da pixkanaka denboraldi berria prestatzen. 15 talde inguru aterako dira denboraldi honetan, eta horiei 90 bat ikasle dituen eskubaloi eskola gehitu behar zaio. Datorren astean hasiko dira eskolako entrenamenduak. 2004 eta 2005 urteetan jaio eta eskubaloian aritu nahi duten gaztetxoek nahikoa izango dute Lubaki kiroldegira hurreratzea: mutilak astelehenean 17:00etan eta neskak asteartean ordu berean.