Kanta ezagunen bertsio akustikoak, gaur Itzurun tabernan

J.L. Romatet 2015eko irailaren 10a

Itzurun Acoustic Connection laukoteak kontzertua emango du

Itzurun Acoustic Connection laukoteak kontzertua eskainiko du gaur, 20:00etan, Itzurun tabernan. Ezagunak diren kanten bertsio akustikoak eskainiko dituzte. Hainbat jatorritako kideez osatutako taldea da hau: Elisa Maitea Olaizola (ahotsa eta gitarra) italiar-euskalduna da, Giovanni Zanon (gitarra akustikoa) Zumaian bizi den italiarra, Ales Gorriti (baxua) euskalduna eta Alex Milovanivic (bateria eta perkusioak) Zumaian bizi den serbiarra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide