Zumaiako Inda-Mendik asteburuko irteera bat egingo du urrian

J.L.Romatet 2015eko irailaren 10a

Moncayora joateko asmoa dute; 160 euro ordaindu beharko dute bazkideek eta 175 euro bazkide ez direnek

Inda-Mendik asteburuko plana prestatu du urriaren 10, 11 eta 12rako. Oraingoan Iberiar sisteman dagoen Moncayo mendira joateko asmoa dute. Izena irailaren 14tik 30era eman daiteke. Prezioa 160 eurokoa izango da bazkideentzat, eta 175 eurokoa besteentzat. Diru sarrerak Laboral Kutxako ES27 3035 0037 44 0370007083 kontuan egingo dira. Agiriak goiko estankoan utziko dira edo indamendi1@gmail.com helbidera bidaliko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide