Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Emakumeen Mundu Martxara urriaren 1eko eguerdian pasatuko da Zumaiatik. Bihar, asteartea, irailak 8, Zumaian bilera deitu dute Mundu Martxako ekitaldia antolatzeko, 19:00etan, Alondegian. Zumaiar emakumeak biharko bilerara joateko animatu dituzte. Horren gaineko ekitaldia antolatzeko Urola Kostako plataforma ere biltzen ari da, joan den astean bildu ziren azkenekoz Zumaian.