Zumaiako neskak estropadaren ondoren (Estitxu Zabala - Irutxuloko Hitza)
Emakumezkoen Kontxako Bandera borrokatua izan da lehen igandean, eta borrokatua izango da bigarrenean ere. Hiru segunduren buruan hiru ontzi sailkatu dira: San Juan izan da garaile, baina Hibaika eta Zumaia orpoz orpo helmugaratu dira, hurrenez hurren. Zumaiarrek sailkatze estropadan nagusi izan baziren ere, oraingoan hirugarren postuarekin konformatu behar izan dute. Hala ere, lehia irekia geratu da, eta trapua erdiesteko aukerak ez zaie ihes egin. Orioko neskak laugarrenak izan dira, 13 segundora, eta horrek asko zailtzen dien garaipena lortzeko norgehiagoka horretan.
Gizonezkoetan Hondarribia izan da azkarrena, eta haren atzetik, sailkatu dira Urdaibai, Orio eta Kaiku. Lauko horrek osatuko du bigarren igandeko ohorezko txanda; nolabait esateko, San Miguel Ligako sailkapen orokorra errepikatu da Donostiako estropadan. Oriok eta Urdaibaik lehen txandan jokatu dute gaurko proba, eta Hondarribiak eta Kaikuk bigarrenean. Azken emaitzak ikusita, Hondarribiaren eta Urdaibairen artean izango da aurtengo Kontxako Bandera, bi segundoko aldea baitute elkarrekiko. Orio eta Kaiku 15-16 segundora geratu dira, eta nekezagoa izango dute balentria egitea. Edonola ere, guztia datorren igandeko jardunaldian erabakiko da.
Oriotarrak Donostiako moilan (Estitxu Zabala - Irutxuloko Hitza)
Emakumezkoen sailkapena
1. San Juan 10:36
2. Hibaika 10:38
3.
Zumaia 10:39
4.
Orio 10:49
Gizonezkoen sailkapena
1. Hondarribia 19:12:74
2. Urdaibai 19:14:66
3.
Orio 19:27:18
4. Kaiku 19:28:56
5. San Juan 19:35:62
6. Tiran 19:42:60
7. San Pedo 19:49:32
8. Donostiarra 20:13:72