Orioko trainerua abuatuaren 8an Moañan jokatutako estropadan. (Joxemari Olasagasti)
Atzo jokatu zuen Kontxako estropadarako sailkatze estropada eta eskualdeko hiru talde sailkatu ziren denboraldiko arraun hitzordurik garrantzitsuenerako. Emakumezkoen mailan Zumaia eta eta Orio eta gizonezkoetan Orioko traineru nagusia. Erlojuaren aurkako estropadaren ondoren igandeko txandak zehazteko zozketa egin zuten Donostian eta Oriori igandean lehen txandan jokatzea tokatu zaio, Urdaibai, San Pedro eta Donostiarrarekin batera. Bigarren txandan ariko dira Tiran, Kaiku, San Juan eta Hondarribia.
Zumaiarrak azkarrenak
Nesken estropadan berriz Euskotren Liga jokatu duten Zumaia, Hibaika, Orio eta San Juanek parte hartuko dute igandean. Denboraldian zehar San Juanen aurka lehia estua jokatu ondoren Euskotren Liga irabazterik ez zuen lortu traineru gorriak, baina atzo erlojuaren aurka azkarrenak izan ziren, bigarren sailkatu zen Hibaikari hamabost segunduko aldea aterata. Pozik ziren Zumaiako neskak egin zuten lanarekin eta taldeko entrenatzaile Kike Manterolak estropada amaieran
baleike.eus-i azaldu zionez indarra eman die lehenak izateak. "Inpresio oso ona eman dugu. Gaur garrantzitsuena Kontxan sartzea zen, baina, sartzen bazara lehena eginda eta halako abantailarekin oraindik eta hobeto, moral handia ematen digu eta".
[caption id="attachment_162390" align="aligncenter" width="300"]

Zumaiako nesen trainerua atzo arratsaldean Donostiako arranplan sartzen. (Baleike.eus)
Zumairrek bigarrenari abantaile handia atera badiote ere hankak lurrean dituzte."Igandean zerotik atera behar gara ahalik eta estropada onena egitera. Posible bada lehenak izango gara ahalik eta abantaila handienarekin” nabarmendu du Manterolak.