Gaubela feminista egingo dute larunbatean Zumaiako Gaztetxean

Urola Kostako Hitza 2015eko irailaren 2a

Ikasturte berria gainera datorren honetan, argazki lehiaketa feminista aitzakiatzat hartuta, Gaubela Feminista  antolatu du Zumaiako Asanblada Feministak. Larunbat honetan (irailak 5) egingo dute, 20:00etatik aurrera, Torreberriko Gaztetxean. Ordu horretan zabalduko dute erakusketa, eta ondoren, mokadua, performancea, argazki lehiaketako sari banaketa eta DJ Map-Hko lagunak izango dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide