Ohiko ordutegira bueltatuko dira udal zerbitzu batzuk

Urola Kostako Hitza 2015eko irailaren 1a

ZUMAIA // Gaurtik aurrera ohiko ordutegira itzuliko dira zenbait udal zerbitzu. Forondako KZgunea berriro zabalduko da abuztuko etenaren ondoren. Irailean goizeko ordutegia izango du, 09:00etatik 13:00etara. Alondegiko liburutegia ohiko ordutegira buel...

ZUMAIA // Gaurtik aurrera ohiko ordutegira itzuliko dira zenbait udal zerbitzu. Forondako KZgunea berriro zabalduko da abuztuko etenaren ondoren. Irailean goizeko ordutegia izango du, 09:00etatik 13:00etara. Alondegiko liburutegia ohiko ordutegira bueltatuko da: helduena, astelehenetik ostiralera 09:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara; larunbatetan, 09:30etik 13:30era. Haurrena, astelehenetik ostiralera 16:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 09:30etik 13:30era.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide