Haurrentzako duatloia egingo dute irailaren 12an

Urola Kostako Hitza 2015eko irailaren 1a

ZUMAIA // Esprint distantziako triatloiaz eta proba herrikoiaz gain, aurten haurrek ere izango dute parte hartzeko aukera, Zumaiako Triatloi Taldeak benjamin eta kimu (alebin) mailako haurrentzako duatloia antolatu baitu. Proba 13:00etan izango da, eta...

ZUMAIA // Esprint distantziako triatloiaz eta proba herrikoiaz gain, aurten haurrek ere izango dute parte hartzeko aukera, Zumaiako Triatloi Taldeak benjamin eta kimu (alebin) mailako haurrentzako duatloia antolatu baitu. Proba 13:00etan izango da, eta izena Lubaki kiroldegian eman behar da, doan. Triatloi herrikoiari dagokionez, 15:30ean jokatuko da eta dagoeneko izen-ematea itxita dago. Esprinteko probarako (17:00etan) ehun lagunentzako lekua gelditzen da. Triatloi.org atarian eman daiteke izena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide