Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Peio Manterolak (Andoain) irabazi du Zumaiako 37. Uda Saria - Joxe Mari Korta Memoriala; eta, horrekin batera, jubenilen Euskadiko txapela eskuratu du. Koldo Velasco (Aindoain) izan da bigarren sailkatua, eta hirugarren postua Mikel Sarasolarentzat (FullGas) izan da. Taldekako saria Andoain elkarteak lortu du.
Bihar, astelehena, Zarauzko kriterium-ean lehiatuko dira junior eta 23 urtez azpiko txirrindulariak, 22:00etatik aurrera.
Honakoa da probako argazki bilduma: